Abisu laranja ezarri dute gaurko, haize boladengatik

Maria Maya Manterola

Denboralea itsasoan, artxiboko irudian.

Alerta laranja ezarri dute 06:00etatik 15:00ak bitarte. Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du iragarpenaren arabera, eta 120 kilometro orduko abiadura ere gaindi dezake.

Haize bolada indartsuak izan ziren atzo, larunbata, egun osoan zehar, eta gaur are indartsuagoak izan daitezke Kantauri isurialdean. Euskal Meteorologia Agentziak, gainera, alerta laranja ezarri du gaurko, 06:00etatik 15:00ak bitarte. Iragarpenaren arabera, hego-ekialdeko haizeak gogor joko du, eta 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezake. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide