Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du abenduaren 12an, Donostiako Kursaal Auditorioan (19:30). Orkestrak G.F. Händelen Mesias obra eskainiko du, eta Donostiako Orfeoiak nahiz beste hainbat abesbatzak parte hartuko dute emanaldian, tartean Azkoitikoak.
La Caixa fundazioak antolatutako kontzertua eskainiko dute egun horretan Donostian. Mesias parte-hartzailearen edizio berri bat aurkeztuko dute orduan, eta abesbatzen zein kontzertu koralen zaleek "kalitate handiko musika ekitaldi kolektiboaz" gozatu ahal izango dute.
Udalak doako autobusa jarriko du Donostiara joan-etorria egiteko. Ordea, aurrez izena eman beharko da udaleko Kultura sailera joanda edo hango 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta. Kontzertuaren egunean, 18:00etan abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik Kursaal aurrera. Kontzertua amaitzean, jauregiaren atarian bertan hartuko dute bidaiariek herrira itzultzeko autobusa.
Kontzerturako sarrerak Kursaal webgunearen atarian eskuratu daitezke 20 eta 40 euro artean.