Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrak atzo iluntzean izendatu zuen Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoa Buru Batzarreko (GBB) presidente, eta Gipuzkoako EAJren zuzendaritza osatuko duten beste hamalau kideak atzo izendatu zituzten.
Joseba Egibarren lekukoa hartuko du Arrizabalagak, eta GBB zuzenduko duen lehen emakumea izango da. Gainera, GBBko gainerako hamalau kideetatik zortzi berriak izango dira; horien artean da Juan Ramon Bastarrika azkoitiarra. Hura lehen aldiz izango da Gipuzkoako EAJren zuzendaritzako kide.
Bastarrikarekin eta Arrizabalagarekin batera, honako hamahiru kide hauek osatuko dute Gipuzkoako EAJren zuzendaritza datozen urteetan: Itxaso Agirre, Imanol Lasa, Saioa Bandres, Idoia Elorza, Ane Beitia, Edurne Egaña, Jon Ander Azpiroz, Mari Jose Etxegoien, Imanol Goenaga, Xabier Insausti, Gorka Ocio, Jon Olano eta Olatz Peon.