Isilune Zirkuluaren elkarretaratzea, bihar

Andoni Elduaien 2024ko aza. 20a, 08:49

Hainbat lagun, urrian egindako elkarretaratzean. (Isilune Zirkulua)

Sahararen aldeko elkarretaratzea deitu du Isilune Zirkuluak biharko. 20:00etan elkartuko dira herriko plazan.

Azkoitiko Isilune Zirkuluak elkarretaratzea egingo du bihar, osteguna, herriko plazan. 20:00etarako jarri dute kontzentratzeko hitzordua, eta oraingoan, Sahararen alde egingo dute bilkura; izan ere, "Sahara salgai ez" dagoela aldarrikatuko dute. "Espoliaziorik gabe ez dago okupaziorik", adierazi dute biharko elkarretaratzearen deitzaileek.

Giza eskubideen urraketak salatzeko egitasmoa da Azkoitiko Isilune Zirkulua, "gizatasuna" plazaratzea oinarri duena. Taldeak hileko hirugarren ostegunetan egin ohi ditu elkarretaratzeak herriko plazan, urraketa horiek "maila eta arlo guztietan" salatzeko. Azkoitiko talde desberdinek parte hartzen dute elkarretaratzeetan, hala nola Marea Urdinak, Palestinaren aldeko taldeak, Sahararen aldeko taldeak, Loiolako migratzaileen taldeak eta Azkoitiko parrokiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide