EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar

Andoni Elduaien 2024ko aza. 18a, 10:13

EH Bilduko kideak, Bilgunean egindako batzar batean. (EH Bildu)

EH Bilduk 2025eko udal aurrekontuak azaldu eta koalizioaren III. Kongresuaren aurkezpena egingo ditu bihar arratsaldean, Bilgunean.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, hilak 19, Julio Urkixo etorbidean duen Bilgunean. 18:30ean hasiko dute bilkura; batetik, datorren urteko udal aurrekontuak izango dituzte hizpide, eta bestetik, EH Bilduren III. Kongresua aurkeztuko dute. Nolanahi ere, bestelako gaiak ere jorratuko dituzte bihar.

Bestalde, datorren larunbatean EH Bilduk mobilizazio nazionala egingo du Bilbon Nazioa gara lelopean. Azkoititik ere autobusa jarriko dute Bilbora joan-etorria egiteko, baina izena eman beharko da aurrez; Zurt eta Latz tabernetan izango da horretarako aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide