Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala, irudietan

Ane Olaizola 2024ko aza. 17a, 16:55

Julen Alberdik etxean jokatu du Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala gaur eguerdian. Faboritoetako bat zen azkoitiarra, eta sailkapenaren buruan ibili da, Mikel Larrañagarekin eta Eneko Otañorekin batera. Lehia estua izan da hiruren artean, baina azkenean, Larrañagak irabazi du finala, eta azkoitiarrak Otaño baino segundo bakar bat gehiago behar izan du lanak amaitzeko.

Emozioz betetako Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu dute gaur Azkoitiko Gurea frontoian. Finaleko hiru faboritoak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Eneko Otaño beizamarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra, ia parean joan dira hasieratik azken enborrera arte, baina azkenean azpeitiarra izan da txapelduna, eta Otañok bigarren postua eskuratu du; segundo bat, aizkorakada bakar bat, behar izan du Alberdik lanak bukatzeko, eta kolpe baten faltan, azkoitiarrari ihes egin dio lehen mailarako txartelak; horrenbestez, Larrañaga eta Otaño lehenengo mailan lehiatuko dira hurrengo denboraldian, eta azkoitiarrak beste sasoi bat igaroko du bigarrenean.

Hemen ikus daitezke finalak utzi dituen irudiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide