Santa Zezilia aurreratuta ospatu du Azkoitiko Musika Bandak

Mailo Oiarzabal

Zapatu eguerdiari musika jarri diote bandakideek, zaindariaren egunaren bueltako ekitaldian.

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, izango da Santa Zezilia eguna, baina Azkoitiko Musika Bandak ia astebete aurreratu du aurten musikarien zaindariaren ospakizuna.

Gaur eguerdiko eguzki epelaren azpian, kalejiran ibili dira musikariak Carlos Muñozen gidaritzapean. Elkargune aurretik Trenbidearen Zumardian, Julio Urkixon, Trino Urian, Baldan eta Plazaberrin zehar, eguzki epel berataz gozatzen ari ziren herritarren ongietorria jaso dute bandakideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide