Iagomagok magiaz girotu du ostiral arratsaldea

Ane Olaizola

Mago gazteak Misterioaren maisua eskaini du Kontzejupean, Azkoitiko Gazte Asanbladaren ekimenez, eta dozenaka ume zein heldu elkartu ditu.

Azkoitiko Gazte Asanbladaren ekimenez, Iagomagok ikuskizuna eskaini du arratsaldean Kontzejupean, eta paregabeko giroa sortu du mago azpeitiarrak ostiral arratsaldean. Eskoletatik irten berritan, dozenaka ume elkartu dira plazan magoaren Misterioaren maisua ikuskizunaz gozatzeko, eta haurrak ere ezik, zenbait heldu ere aho zabalik utzi ditu hark.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide