500 euroko erosketa bonua zozkatuko du Herrixenek aste honetan

Andoni Elduaien

500 euroko erosketa egin ahalko du irabazleak. (Pixabay)

Gaurtik ostiralera bitartean Herrixen elkarteari atxikitako dendetan erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko dute 500 euroko erosketa bonua. Larunbat goizean erabili beharko du bonua irabazleak.

Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpaina jarri du martxan. Gaurtik hilaren 22ra bitartean elkarte barruko dendetan eta saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean 500 euroko erosketa bonua zozkatuko du Herrixenek. Erosleek paper bat bete beharko dute saltokian behin erosketa eginda, eta hura kutxa batean sartu.

Elkarteak azaldu du ostiral iluntzean bertan egingo dutela zozketa, eta irabazleari orduan deituko diotela; nolanahi ere, 500 euroak hurrengo egunean, zapatuan, gastatu beharko ditu hark. Gainera, elkarteak jakinarazi du gutxienez Herrixen elkarteko hiru saltokitan erabili beharko dituela irabazleak 500 euro, eta horretarako, 10:00etatik 13:00etara bitarteko epea izango duela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide