Azkoitiko Musika Bandak bihar ospatuko du Santa Zezilia eguna

Ane Olaizola

Azkoitiko Udal Musika Banda. (Julene Frantzesena)

Musikarien eguna ospatzeko, 12:00etan kalejira egingo du bandak, Elkarguneko sarreran hasita.

Gaur zortzi, hilaren 22an, izango da Santa Zezilia eguna, baina Azkoitiko Musika Bandak bihar ospatuko du musikarien zaindariaren eguna. Hain justu, kalejira egingo du herriko kaleetan zehar, 12:00etatik aurrera: Elkarguneko sarreran hasi, eta Trenbidearen Zumardia, Julio Urkixo, Trino Uria, Balda plaza eta Plaza Berri zeharkatuko dituzte, plazan bukatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide