'Gerezi-denbora' narrazioa landuko du Azkoitiko Irakurle Taldeak urtarrilean

Ane Olaizola

Azkoitiko Irakurle Taldea, astearteko saioan. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Gelditu zaitezte gurekin liburua izan zuen hizketagai Azkoitiko Irakurle Taldea asteartean, Ana Malagon idazlea bera han zela.

Ana Malagonek sortutako Gelditu zaitezte gurekin eleberria landu du du Azkoitiko Irakurle Taldeak azaroko saioan. Astearte iluntzean elkartu ziren taldekideak liburuaz solas egiteko, eta idazlea bera han zela izan zuten istorioa aletzeko aukera.

Hurrengoan, berriz, Montserrat Roigek idatzitako eta Amaia Apalauzak euskaratutako Gerezi-denbora narrazio liburuaren txanda izango da. Urtarrilean bilduko dira liburu horretan hitz egiteko, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide