Eguraldi bustia izan arren, ehunka lagun igo da gaur, San Martin egunez, Azkoitiko San Martin ermitara. Ohitura zaharrari eutsiz, eskolatik ateratako haurrak, helduak zein aiton-amonak joan dira ermitara kanpaiari tira egitera. Guka Telebistak hara joandako zenbait herritarrekin hitz egin du.