Jai/Egun eta Eneritz Furyaken kontzertuekin hasi dira Udazkeneko Bebarruko Jardunek

Ane Olaizola

Eneritz Furyak, zapatuan, Matadeixen. (Alots Arregi)

Datorren igandean jarraituko dute Bebarruko Jardunek, eta Maialen Lujanbiok Erre (AH) la performancea eskainiko du, 12:30ean.

Joan zen larunbatean hasi zituzten Matadeixen Udazkeneko Bebarruko Jardunek, Eneritz Furyaken eta Jai/Egunen kontzertu banarekin. Musika doinuen ondotik, berriz, bestelako arte diziplina eta edukiez gozatzeko aukera ere izango da datozen asteetan hango aretoan, Matadero Ekintzakek askotariko saioak prestatu baititu: hain zuzen, datorren igandean, azaroaren 17an, Erre (AH) la izenburudun performancea taularatuko du Maialen Lujanbiok, poesia, bertsoak eta ikus-entzunezkoak uztartuz.

Jai/Egun. (Alots Arregi)

Hona hemen Udazkeneko Bebarruko Jardunen egitaraua:

Azaroak 17, igandea

  • 12:30. Performancea: Erre (AH) la (Maialen Lujanbio).

Azaroak 24, igandea

  • 18:30. Antzerkia: Portare dentro, testigo Palestina.

Azaroak 29, ostirala

  • 18:30. Hitzaldia, Guggenheim Urdaibai Stop! kolektiboaren eskutik.

Abenduak 1, igandea

  • 18:30. Kontzertua: Iker Munduate + Alberto Lizarralde.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide