Oroimenaren Egunean herriko biktima denak gogoan izan ditu udalak

Nerea Uranga 2024ko aza. 10a, 13:03

'Oroimenean' eskulturaren aurrean egin dute elkarretaratze isila Azkoitiko Udaleko ordezkariek . (Nerea Uranga)

Intsausti jauregiaren aurreko Oroimenean eskulturaren aurrean elkarretaratze isila egin dute udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek.

Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta bost minutuko elkarretaratze isila egin du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian", Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren aurrean. Isilunea bukatutakoan, Ana Azkoitia alkateak eskulturaren aurrean loreak utzi ditu. Bilkura isilean parte hartu dute Azkoitiko Udala osatzen duten alde guztietako ordezkariak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide