Bizilorek bigarren eskuko azoka prestatu du larunbaterako

Ane Olaizola

Biziloreren bigarren eskuko azoka, iaz. (Ane Olaizola)

Udazken eta negu sasoiko azoka jarriko du ikastetxeak Kontzejupean, eta hara joaten direnek askotariko produktuak erosteko aukera izango dute, 10:00etatik 19:00etara artean.

Udazken eta negu sasoiko azoka prestatu du Bizilore Eskola Aktiboak datorren larunbaterako. Aurreko aldietan bezala, Kontzejupean atonduko dute bigarren eskuko azoka, eta hara joaten direnek askotariko produktuak erosi ahal izango dituzte, hala nola arropa, osagarriak, ume jaioberri zein handiagoentzako produktuak, jostailuak, bizikletak, patineteak eta altzariak. 10:00etatik 19:00etara artean egongo da azoka zabalik, eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Aurrez ere antolatu izan ditu halako azokak Bizilorek, produktuen berrerabilpena sustatzeko asmoz. Horrez gain, Bizilore ikastetxe autogestionatua izanik, proiektua ekonomikoki sostengatzeko bideratzen dute dute azokan bildutako dirua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide