Izaro Arriola xakelariak esku-eskura du Gipuzkoako txapela

Julene Frantzesena 2024ko aza. 4a, 08:35

Izaro Arriola asteburuan xakean. (Anaitasuna-Kakute)

Zapatuan ere garaipena lortuta, Izaro Arriolak Gipuzkoako Txapelketako lider izaten segitzen du; lautik lau partida irabazi ditu. Lehia horretako azken partida datorren asteburuan jokatuko du, eta berdinketa aski izango zaio txapela eskuratzeko.

Zapatuan ere garaipena lortuta, Izaro Arriolak Gipuzkoako Txapelketako lider izaten segitzen du. Lau partidatan lau puntu eskuratu ditu, eta azken errondaren faltan, txapela  esku-eskura du Anaitasuna-Kakute taldeko kideak.

Bestalde, Xuban Garatek galdu egin zuen Elustondoren kontra, Juan Cruz Fernandezek irabazi Francoren aurka, eta Ane Arriolak eta Alaitz Hidalgok galdu egin zuten, Fernandezen eta Palaworen aurrean, hurrenez hurren. Emaitza horiek tarteko, Izaro Arriola da liderra, eta haren atzetik daude, puntu bat gutxiagorekin, Monasterio eta Elustondo.

Anaitasuna-Kankuko zuzendaritzako kideek azaldu dutenez, burua hotz izateko unea da taldeko kideentzat, batez ere Izaro Arriolarentzat. "Partidan ezerk ez eragiten ahalegindu behar du, eta eskura duen aukera aprobetxatu. Arriolari berdinketak ere balio dio txapela lortzeko, baina horretan pentsatzen badu, galdu baino ez du egingo. Beraz, bere jokatzeko moduarekin konfiatu behar du, orain arte bezala, eta dena ematera atera".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide