IX. Orbel Jokoak

2024ko Orbel Jokoak: lehen asteko galderak

Erredakzioa 2024ko urr. 31a, 09:00

Hona hemen 2024ko Orbel Jokoen lehen asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, astearteko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora.  Zorte on!

1.- Azkoitian Alde Zaharrean non dago mingranondo bat?

2.- Jose Maria Iparragirrek azkoitiar bati zortziko bat egin zion. Nori?

3.- Madarixako eta Aste Santutako pausoak zaharberritze lanen buru zein ibili zen?

4.- Zenbat metroko perimetroa zeukan Munoaundiko harresiak?

5.- Herrian 50-60-70 hamarkadetan hiru tokitan muntatzen zen zirku ibiltaria, non? (Gutxienez 2 asmatu behar dira)

6.- Nor izan zen azken emakumea azokara behorra eta karroa hartuta etortzen zena?

7.- Hilarioren txokoa herriko zer auzoetan dago?

8.- Norena zen zaldikia saltzen zen harategia?

9.- Erditze ona izateko zein bi lekutan pizten zitzaion Amabirjinari kandela? (Gutxienez bat asmatu behar da)

10.- Antoni, Antoni bertsoak zein zarzuelatan abestu ziren Olinpia aretoan?

11.- Kuku Herriko lehen eta bigarren iturrien artean aurkitzen den baserriaren izena?

12.- Herrian bi eguzki-erloju daude, bata margotu berria eta bestea margotu bat hartuko lukeena, non? (Gutxienez bat asmatu behar da)

13.- Azkoitian orain dela 60-70 urte bazen taxidermista bat, nor?

14.- Txori-denda bat bazuen Martin Txikirrinek, zein kaletan?

15.- Zer izen zeukan aurretik Ixidro (Isidro) erretegiak?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide