'La habitacion de al lado' eta 'Rescate en Africa', asteburuko zinema eskaintzak

Nerea Uranga

'La habittacion de al lado' filmaren fotograma bat.

La habitacion de al lado filma larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, Baztartxo antzokian. Rescate en Africa, una pelicula de huevos filma, berriz, igande arratsaldean emango dute.

Datozen egunetan La habitacion de al lado eta Rescate en Africa, una pelicula de huevos filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduentzako den eta Pedro Almodovarrek zuzendutako La habitacion de al lado (2024, Espainia) filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Bestalde, umeei zuzendutako Rescate en Africa, una pelicula de huevos (2021, Mexiko) filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide