Urriari dagokion udalbatzarra egingo dute bihar, asteazkena, Azkoitiko udal ordezkariek. 18:00etan hasiko da udal osoko bilkura, udaletxeko areto nagusian. EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko ordezkari politikoek hamahiru puntuko gai zerrenda landuko dute.
Hona hemen bihar udalbatzarreko gai ordena:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 4/2024 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
3.- Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 10/2024 zenbakidun espedientearen onespena.
4.- Azkoitiko kale garbiketa zerbitzuan Serbitzu Elkartea S.L.-k aurkeztutako fakturazio berriari dagokionean 2/2024 kredituen judizioz kanpoko aintzatespena.
5.- Azkoitian hileta edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantzaren hasierako onespena.
6.- Ignaziotar bidearen sustapen turistikorako udalerrien elkartea sortzea.
7.- 2023ko Azkoitiko Udalaren eta bere erakunde autonomoen udal ondasunen inbentarioaren onespena.
8.- Azkoitian indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko II. jarduera eta koordinazio protokoloaren onespena.
9.- 2024ko ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
10.- 2023ko ekitaldiaren kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
11.- Behin betiko onespenen berri ematea.
12.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
13.- Galdera eta erreguak.