Azkoitia Lagunkoiak Farmaziak gertutik. Adinekoen osasuna zaintzen izeneko hitzaldia antolatu du asteazkenerako, udalarekin elkarlanean. Gereta farmaziako Esther Geretak eta Azpiazu farmaziako Luis Fernandezek eskainiko dute solasaldia, 18:30ean, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta bi farmazialariek sendagaiak eta funtzio osagarriak izango dituzte hizpide.
Antolatzaileen esanetan, farmazialariak "eragile aktiboak" dira pertsonen osasunaren zaintzan, baita "osasungintza katean herritarrengandik hurbilen" daudenak ere. Horregatik, Azkoitia Lagunkoiak osasunaren prebentzioan jarri du arreta oraingo honetan.
Hain zuzen, hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte: etxeko botikina, sendagaian erabilera egokia, loaren higienea, blisterra edo gernu-inkontinentzia.