Herrixenek eta udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Ane Olaizola

Sara Alonso Herrixeneko lehendakaria, Ana Azkoitia alkatea eta Sara Rodriguez elkarteko teknikaria, hitzarmena sinatzen. (Azkoitiko Udala)

Elkarteak 31.000 euro jasoko ditu herriko merkataritzaren alde lanean jarraitzeko. Hitzarmenaren helburu nagusia da saltoki txikien lehiakortasuna areagotzea.

Herrixen merkatari elkarteak lankidetzarako hitzarmena sinatu du udalarekin, eta akordioari esker, elkarteak 31.000 euroko diru laguntza jasoko du herriko merkataritzaren alde lanean jarraitzeko. Udalaren esanetan, hitzarmenaren helburu nagusia da saltoki txikien lehiakortasuna areagotzea, merkataritzarako jarduerak garatzeko "baldintzak hobetuz", saltokiak teknologia berrietara zein digitalizaziora egokituz, langileak prestatuz eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko kanpainak garatuz. Hain zuzen, hitzarmenak bost ildo estrategiko barnebiltzen ditu: merkataritza kudeaketa, hirigintza, prestakuntza, elkartegintza eta sustapena.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide