Azkoitiaren hirigintza garapenerako aurreikusitako zenbait proiektu gauzatzear dira. Urola ibaiaren meandro zatian jarri zuten herria sortzeko hazia, eta mendez mende, hazten dihardu. Azkoitiar haiek, ziurrenik, ez zuten izango herria antolatzeko plan zehatzik, baina egun udalaren arau subsidiarioek zehazten dute herria nola egituratu behar den. Horri tiraka, herriak datozen urteetan izan lezakeen argazkiaren erreportajea egin du Gukak.
Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei hil honetako aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.