Hasi dituzte 'Gurasotasun positiboa' ikastaroko saioak

Julene Frantzesena

Hainbat lagun, atzoko saioan. (Azkoitiko Udala)

Atzo egin zuten lehen saioa, eta datozen asteetan egingo dituzte beste biak. seme-alabak izateak dakartzan "poztasunei, emozioei, kezkei eta zalantzei" bide emateko xedez antolatu du ikastaroa udalak.

Atzo hasi zituzten Gurasotasun positiboa ikastaroko saioak. Urtebeteko eta 2 urteko seme-alabak dituzten gurasoen talde bat elkartu zen Elkargunean, seme-alabak izateak dakartzan "poztasunei, emozioei, kezkei eta zalantzei" bide emateko xedez.

Beste bi saio ere egingo dituzte datozen asteetan, eta horietan haurraren garapen ebolutiboa, estimulazioa, gurasoaren eta umearen arteko lotura eta guraso izatearen esperientzia landuko dituzte. Azkoitiko Udaleko Berditasun Sailak antolatu du ikastaroa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide