Etxeko kontsumo elektrikoaren gakoez tailerra eskaini zuten atzo Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoko ordezkariek Elkargunean. Energia Argitu programaren barruan, eta Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu eta tarifa horiei buruzko erabaki egokiak nola hartu ikasi ahal izan zuten saiora joan ziren dozena inguru herritarrek.
Gaur izango da programaren barruko bigarren saioa, etxeko energia berriztagarriei buruzkoa. Hain zuzen ere, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko dauden aukeren inguruko informazioa eskainiko dute gaurko hitzorduan. 18:00etan izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan –izen-ematea itxita dago dagoeneko–.