Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du bihar

Andoni Elduaien

19:00etan egingo dute asanblada Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Iazko ekintzen zein ekonomiaren balantzea eta datozen urteko erronkak zehaztuko dituzte, besteak beste.

Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du bihar, osteguna, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Gune horretan elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan, 2023an egindako ekintzen balantzea egiteko, urte bereko balantze ekonomikoa egiteko, iazko Marea Urdina ziurtagiriak banatzeko eta elkartearen etorkizuneko erronkez hausnartzeko. Herritar oro gonbidatu dute asanblada irekian parte hartzera eta ekarpenak egitera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide