Kattagorri arte eskolako ikasleek ikusgai jarri dituzte beren lanak

Julene Frantzesena 2024ko urr. 22a, 08:00

Iñigo Bordaren eskolako ikasleen lanak ikusgai daude Portaleburu aretoan. Atzo zabaldu zuten erakusketa eta azaroaren 3ra arte izango da irekita.

Iñigo Bordaren Kattagorri arte eskolako ikasleek beren lanak ikusgai jarri dituzte Portaleburu erakusketa aretoan. Askotariko lanak ikus daitezke aretoko hormetan, askotariko materialekin eginak.

Atzo zabaldu zuten erakusketa eta zabalik izango da azaroaren 3ra arte; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da irekita, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide