75. urteurrena ospatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Ane Olaizola

Anaitasunaren urteurrena ospatu zuten herritarrak, Joseba jatetxearen aurrean. (Anaitasuna mendi bazkuna)

Kakuetara ibilaldia eginez hasi zuten ospakizun eguna mendizaleek, eta ondoren, trikitpoteoa zein bertso bazkaria egin zituzten.

Anaitasuna mendi bazkunak 75. urteurrena ospatu zuen joan den larunbatean. Egunari hasiera emateko, Kakuetara joan ziren mendizaleak, eta handik bueltan, trikipoteoa egin zuten kaleetan. Ospakizunekin jarraitzeko, gainera, bertso bazkaria izan zuten Andoni Egaña eta Joanes Illarregirekin. 40 lagunetik gora elkartu zituen Anaitasunaren urteurrenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide