Azkoitia Esperientzia kanpainak baditu saridunak

Ane Olaizola 2024ko urr. 21a, 09:55

Mari Karmen Soraluze saridunetako bat, Sofia Studio 18n. (Herrixen)

Azken asteetan erosketak herriko saltokietan egin dituztenen artean 500 euroko hiru esperientzia bonu zozkatu ditu elkarteak, eta Mari Karmen Soraluze, Ana Zabala eta Feli Barros izan dira saridunak.

Herrixen merkatari elkarteak Azkoitia Esperientzia izeneko azken kanpaina amaitu du, zozketaren irabazleei sariak banatuz. Izan ere, azken asteetan erosketak herriko saltokietan egin dituztenen artean 500 euroko hiru esperientzia bonu zozkatu ditu elkarteak, eta honako hauek izan dira saridunak: Mari Karmen Soraluze (Sofia Studio 18ko bezeroa), Ana Zabala (Gil hortz klinikako bezeroa) eta Feli Barros (Manu Larrañaga masajistaren bezeroa).

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide