Etxeberria eta Egiguren izan dira nagusi lau eta erdikoan Gurean

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 19a, 09:44

Peio Etxeberria. (Aspe)

Aurrelari nafarrak 22-10 gainditu zuen Elordi txapelketa nagusiaren barruko lehian, eta azpeitiarrak 22-17 irabazi zion Senarri B Serieko ligaxkaren lehen jardunaldiko partidan.

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiaren zein B Seriekoaren final laurdenetako ligaxken lehen jardunaldiko partidak jokatu zituzten atzo gauean Gurea pilotalekuan. Bietan, iaz finalak jokatu zituzten pilotariak eta ligaxkan sartzeko aurrekanporaketa jokatu behar izan dutenak aritu ziren aurrez aurre, eta iazko finalistentzat izan zen saria bi partidetan.

Maila nagusikoan, Peio Etxeberriak 22-10 menderatu zuen Aitor Elordi. Elordi 1-5 irabazten hasi zen eta iazko finalistari gauzak zailduko zizkiola zirudien, baina ez zen halakorik gertatu, eta nafarrak nagusitasunez irabazi zion azkenean bizkaitarrari.

Lehiatuagoa izan zen B Serieko ligaxkako lehen partida. Julen Egiguren azpeitiarrak, iazko txapeldunordeak, lortu zuen azkenean garaipena, Beñat Senar ataundarra 22-17 gaindituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide