Tresna digitalen formazio saioen aurkezpena izan dute merkatariek

Ane Olaizola

Gaurko aurkezpen saioa. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak Errekauek zerbitzua jarri nahi du martxan, baina horretarako, merkatariek zein azokako saltzaileek tresna digitalen inguruko formazio saioak jasoko dituzte urtearen amaierara bitartean. Horien aurkezpena izan da gaurkoa.

Hainbat merkatarik tresna digitalak ezagutzeko formazio saioen aurkezpena izan dute gaur goizean Elkargunean. Izan ere, Azkoitiko Udalak Errekauek zerbitzua jarri nahi du martxan, Herrixen elkartearekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, eta egitasmo horren bidez, herritarrek aplikazio batetik erosketa zerrenda egin eta hura etxean edo kontsignan jasotzeko aukera izango dute. Proiektua martxan jarri aurretik, ordea, merkatariek zein azokako saltzaileek tresna digitalen inguruko formazio saioak jasoko dituzte urtearen amaierara bitartean, eta horien aurkezpena izan da gaurkoa. Besteak beste, Ana Azkoitia alkateak parte hartu du saioan, eta saltoki txikien ahalegina eskertu du hark bere hitzartzean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide