Sistiaga Erreka barrenean, Kukuherrira bidean, zuhaitz bat bota du haizeak. Hori dela eta, errepidea itxita izan da hainbat orduz, baina dagoeneko ireki dute. Suhiltzaileak aritu dira zuhaitza errepidetik kentzeko lanetan, eta lan hori egin bitartean, autoek Azkoitia aldeko errepidetik ibili behar izan dute.