Isilune Zirkuluak ikasturte berriko lehen elkarretaratzea egingo du bihar

Andoni Elduaien

Zirkuluak plazan egindako elkarretaratze bat. (Utzitakoa)

"Gerraren aurka eta bakearen alde" daudela azpimarratuko dute bihar zirkulua osatzen duten elkarteetako ordezkariek eta aldarrikapenekin bat egin nahi duten herritar guztiek. 20:00etarako jarri dute elkarretaratzeko ordua.

Iazko abenduan ekin zion Isilune Zirkuluak bere jardunari Azkoitian. Orduz geroztik, hileko hirugarren ostegunetan elkartu dira plazan, "giza eskubideen urraketak" salatuz eta "gizatasuna plazara" ateraz. Zirkulua osatzen duten elkarteetako ordezkariek ikasturte berriko aurreneko elkarretaratzea egingo dute bihar, osteguna, 20:00etan, herriko plazan.

"Gerraren aurka, armen industriaren aurka, buruzagien erabakien aurka eta bakearen alde" daudela azpimarratuko dute bihar egingo dute kontzentrazioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide