KZguneak prest du azaroko ikastaro eskaintza

Andoni Elduaien 2024ko urr. 16a, 10:21

31 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean. Izen-ematea zabalik dago.

Azkoitiko KZgunean prest dute azaroko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 31 ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira uztailean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Zure bidaia planifikatu
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Azaroaren 13an eta 14an, 09:00etatik 11:00etara.
  • LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Azaroaren 19an eta 20an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Azaroaren 18tik 27ra bitartean.
  • Marka pertsonala eta Linkedin
    • Urrunekoa.
    • 20 ordu.
    • Azaroaren 11tik 27ra bitartean.

Izen-ematea, zabalik

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideo tutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide