Parke bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko egunak antolatu ditu udalak

Andoni Elduaien

Trenbidearen Zumardiako parkea. (Andoni Elduaien)

Urriaren 29an eta 31n egingo dituzte parke bio-osasungarrietan sakontzeko saioak. Trenbidearen Zumardiako parkean izango dira bi hitzorduak, eta aurrez izena eman beharko da.

Azkoitiko Udalak, Mugi Azkoitia zerbitzuaren bitartez, parke bio-osasungarriak erabiltzeko ikasteko egunak antolatu ditu urriaren azken asterako. Urriaren 29an eta 31n, mota horietako parkeak zertarako diren eta nola erabiltzen diren irakatsiko diete adinekoei, Trenbidearen Zumardiako parkean.

Urriaren 29an, asteartez, 15:15etik 16:15era egingo dute saioa, eta hilaren azken egunean, ostegunez, 10:00etatik 11:00etara. Hitzorduan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez Azkoitiko Udalaren Kultura saileko 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide