Astelehenean, asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte L. Kontzejupeko Pilota Txapelketako datorren asteko partidak

Andoni Elduaien 2024ko urr. 13a, 10:58

Ostegunean jokatutako pilota partida bateko irudia. (Andoni Elduaien)

Ostegunean abiatu zuten L. Kontzejupeko Pilota Txapelketari, eta datorren astean hiru egunez jokatuko dituzte partidak. Hain zuzen, astelehenean, asteazkenean eta ostegunean izango dira pilota partidak. 

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatuta, martxan da L. Kontzejupeko Pilota Txapelketa. San Andres egunera arte, kasik egunero jokatuko dituzte astegunetan pilota partidak udaletxe azpian haurrek, gaztetxoek eta helduek. Honako zortzi maila hauetan banatuta eramango dute aurrera txapelketa: benjaminak eta alebinak bina mailatan banatuta, infantilak, kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Aurten, gainera, herriko 91 pilotarik parte hartuko dute txapelketan

Datorren astean ere izango dira partidak, hala nola astelehenean, asteazkenean eta ostegunean. Astelehenean eta ostegunean 17:15ean hasiko dituzte partidak, eta asteazkenean, 17:30ean. Hona hemen hiru egunetako partiden ordutegiak: 

Astelehena, urriak 14, 17:15ean:

  • Benjamin A mailan: 
    • Aimar Azkune-Manex Zubeldia eta Denis Aranguren-Amets Armendaritz
    • Haize Aramendi-Aner Gonzalez eta Eki Oria-Eki Elorza
  • Alebin B mailan:
    • Walid Bah Sidia-Beñat Andola eta Xabier Hernandez-Adur Arzamendi
    • Aner Caballero-Ekain Aramendi eta Amets Lete-Enaitz Andola

Asteazkena, urriak 16, 17:30ean:

  • Alebin A mailan: 
    • Oihan Campos-Mikel Azkune eta Eneko Martija-Aitzol Garate
    • Oihan Mendizabal-Joab Diaz eta Igor Arrieta-Lur Juaristi
    • Omar Krikeb-Jurgi Subinas eta Eddy Romero-Aimar Iturralde

Osteguna, urriak 17, 17:15ean:

  • Benjamin B mailan: 
    • Mattin Azkargorta-Amets Etxaniz eta Ander Arozena-Intza Orozko
    • Ekain Segurola-Irai Oiartzabal eta Eneko Azkoitia-Julen Uriarte
    • Jon Arozena-Beñat Moreno eta Xabier Zabaleta-Xanet Uranga

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide