Atzo, osteguna, jokatu zituzten 50. Kontzejupeko Pilota Txapelketako aurreneko partidak, eta benjamin B eta alebin A mailetako pilotariak arduratu ziren aurtengo txapelketa irekitzeaz. Gainera, udaletxe azpiko frontoiaren bueltan hainbat herritar elkartu ziren pilotariak animatzera.
Honako zortzi maila hauetan banatuta eramango dute aurrera txapelketa: benjaminak eta alebinak bina mailatan banatuta, infantilak, kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Aurten, gainera, herriko 91 pilotarik parte hartuko dute txapelketan, eta horiek astez aste jokatuko dituzte norgehiagokak udaletxe azpiko frontoian. Ohi bezala, finalak San Andres egunean, azaroaren 30ean, izango dira.
(Argazkiak: Andoni Elduaien)