Miru ipuin kontalariaren idazketa tailerrean parte hartu dute zenbait haurrek, liburutegian

Andoni Elduaien

Haurrak eta Miru ipuin kontalaria, atzo, liburutegian. (Aizkibel liburutegia)

6 eta 9 urte arteko haurrekin bildu zen Miru ipuin kontalaria Aizkibel liburutegian. Ipuin bat pentsatzen, eta sortzen nahiz idazten jarri zituen Miruk umeak.

Idazten trebatzeko tailerra eskaini zuen atzo, ostirala, Miru ipuin kontalariak Aizkibel liburutegian. 6 eta 9 urte bitarteko zenbait haurrekin (LH 1, 2 eta 3) elkartu zen Miru, eta arratsalde guztia igaro zuen haien idazteko trebetasunean sakontzen.

Asmatu dezagun ipuin bat! izeneko jarduera gauzatuta, ipuin bat hasieratik bukaerara sortzeko eta idazteko prozesuan murgildu ziren parte hartzaileak. Idazketa tailerraren bi saio egin zituzten, gainera; lehen txanda 17:30ean hasi zen, eta 18:45ean bigarrena; saio bakoitzak ordubeteko iraupena izan zuen.

(Argazkiak: Aizkibel liburutegia)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide