Bertan behera geratu dira eskola kirolari lotutako gaurko jarduerak

Ane Olaizola 2024ko urr. 9a, 15:49

Hainbat gaztetxo, eskola kirolean.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du Gipuzkoan 18:00ak bitartean, eta prebentzio moduan, aldundiak bertan behera utzi ditu gaurko eskola kirol jarduerak.

Haizearen eraginez, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarria du 18:00etara bitartean Gipuzkoan, eta prebentzio moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu aire libreko eskola kirolari lotutako gaurko jarduera guztiak.

Gauean eta goizean ez bezala, denboralea kalte gutxi batzuk kalte eragiten ari da arratsaldean zehar: Udaltzaingoak jakinarazi duenez, esaterako, Martirietan zuhaitz bat erori da errepidea, eta Ixute baserrirako bidea oztopatzen du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide