50. Kontzejupeko Pilota Txapelketa hasiko dute bihar

Ane Olaizola 2024ko urr. 9a, 10:16

91 pilotari lehiatuko dira bihar San Andres egunera bitartean, Kontzejupean. Txapelketak mende erdia bete du aurten.

Oteiza pilota elkarteak antolatuta, Kontzejupeko Pilota Txapelketari ekingo diote bihar, osteguna, udaletxeko azpiko frontoian. Txapelketak mende erdia bete duen honetan, 91 pilotari lehiatuko dira San Andres egunera bitartean, honako zortzi maila hauetan banatuta: benjaminak eta alebinak bina mailatan banatuta, infantilak, kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

Bihar, 17:15ean jokatuko dituzte aurreneko partidak, benjamin B eta alebin A mailetako pilotariekin: benjaminenetan, Eneko Azkoitia-Julen Uriarte bikotea Mattin Azkargorta-Amets Etxanizen aurka arituko da; Ander Arozena-Intza Orozko, Ekain Segurola-Irai Oiartzabalen aurka; eta Aner Korta-Oihan Orbegozo, Jon Arozena-Beñat Morenoren aurka.

Alebinetan, berriz, Igor Arrieta-Lur Juaristi bikoteak Omar Krikeb-Jurgi Subinasen aurka jokatuko du; eta Eddy Romero-Aimar Iturralde bikoteak, Oihan Mendizabal-Joab Diazen aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide