Azkoitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du bihar, osteguna, udaletxeko bilkura areto nagusian. 18:00etan hasiko dute bilkura, eta guztira, erabaki beharreko hamar puntu zerrendatu dituzte. Dena den, biharko ezohiko udalbatzarra 2025. urteko udal tasak eta zergak erabakitzeko izango da; EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko ordezkariek ordenantza fiskaletan jarriko dute arreta.
Besteak beste, ondasun higiezinen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga edota hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga zehaztuko dituzte. Ohi bezala, taxi tarifen zenbatekoak ere adostu beharko dituzte bihar lau udal taldeek.
Hona hemen biharko ezohiko udalbatzarraren gai ordena:
- 2025erako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2025erako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen izaera publiko ez zergadunen ondare prestazioa arautzen duen udal ordenantzaren I. eranskinaren aldaketaren hasierako onespena.
- Azkoitiko Udalak sustatutako liburu eta bestelako batzuk saltzeagatik prezio publikoa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren hasierako onespena.
- 2025erako taxi tarifen onespena.