Musika bandak kontzertua eskainiko du igande eguerdian Kontzejupen

Andoni Elduaien 2024ko urr. 11a, 09:53

Musika bandak Kontzejupean eskainitako kontzertu bat. (Iraia Oteiza)

12:30ean hasiko da musikarien emanaldia Kontzejupen. Guztira, bost musikariren lanak eskainiko dituzte igandeko kontzertuan.

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 13, Kontzejupean. Guztira, bost konposatzaileren bost obra eskainiko dituzte herriko plazan, 12:30etik aurrera. Besteak beste, Reveriano Soutullo, Federico Chueca, Charles Chaplin, Jose Alberto Pina eta Frank Farian autoren lanak interpretatuko dituzte herriko musikariek. Hain zuzen, Ponteareas, El Bateo, Candilejas, The legend of Maracaibo eta Boney-M lanak eskainiko dituzte.

Hona hemen igandeko kontzertuaren egitaraua:

  1. Ponteareas (R. Soutullo)
  2. El Bateo (F. Chueca)
  3. Candilejas (C. Chaplin)
  4. The legend of Maracaibo (J. A. Pina)
  5. Boney-M Super Hits (F. Farian)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide