Palestinar herria babestu, Israel eta bere konplizeei aurre egin lelopean, elkarretaratzea egingo du etzi, ostirala, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA). 19:00etan herriko plazan elkarretaratzera deitu du AGAk.
"Ofentsiba sionista areagotu zenetik urtebete igaro da, eta milaka hildako egoteaz gain, Palestinako ospitaleen aurkako etengabeko bonbardaketak, laguntza humanitarioaren blokea eta beste hamaika moduren zein mekanismoren bitartez herri baten aurkako sarraskia ari da gauzatzen Israelgo estatu genozida", azaldu du AGAk sare sozialetan. Horren aurrean, "Palestinako herriaren erresistentziari elkartasun osoa adieraztera" deitu ditu azkoitiarrak gazte asanbladak.