Haurrentzako idazketa tailerra antolatu dute liburutegian urriaren 11rako

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 1a, 16:23

Miru Aizkibel liburutegian, artxiboko irudian. (Andoni Elduaien)

Miruren eskutik, ipuin bat hasieratik bukaerara sortzeko prozesuan murgilduko dira parte hartzaileak. 6 eta 9 urte artekoei zuzenduta, ordubeteko bi saio antolatu dituzte, tokia mugatua izango da eta bihar irekiko dute izen ematea Aizkibelen.

6 eta 9 urte bitarteko haurrentzako (LH 1, 2 eta 3) idazketa tailerra antolatu dute Aizkibel liburutegian datorren asteko ostiralerako, urriaren 11rako. Miru ipuin kontalariaren eskutik, Asmatu dezagun ipuin bat! izeneko jardueran, ipuin bat hasieratik bukaerara sortzeko eta idazteko prozesuan murgilduko dira parte hartzaileak.

Idazketa tailerraren bi saio egingo dituzte, lehen txanda 17:30ean hasita lehendabizikoa, eta 18:45etik aurrera bigarrena; saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du.

Bihartik hilaren 9a arte eman ahalko da izena, liburutegian bertan edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta, baina tokia mugatua da; izan ere, txanda bakoitzerako gehienez hamarreko taldea osatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide