Omenaldia jaso dute Realaren emakumeen aurreneko taldea osatu zuten kideek

Julene Frantzesena 2024ko ira. 30a, 12:29

Realeko aurreneko taldeko jokalariak atzo. (Reala)

Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realaren talde aitzindari hura, tartean Nahikari Etxaniz, Estitxu Iturralde eta Naroa Epelde azkoitiarrak, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako ia gehienak. Zubietan jaso zuten aitortza, txuri-urdinek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian.

Realaren emakumeen aurreneko taldea sortu zutela 20 urte bete direla eta, atzo omenaldia jaso zuten talde hura osatu zuten kideek. Zubietan jaso zuten aitortza, Realaren emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian —etxeko taldeak 2 eta 1 irabazi zuen—.

Azkoitiko hiru futbolarik osatu zuten Realaren aurreneko talde aitzindari hura, Nahikari Etxaniz atzelariak, Estitxu Iturralde erdilariak eta Naroa Epelde atzelariak, hain zuzen. Eskualdeko beste zenbait jokalari ere taldekide izan zituzten hiru horiek, hala nola Olatz Yeregi atezain azpeitiarra, Ainhoa Mateos atzelari oriotarra, Laura Gomez atzelari zarauztarra, Oihana Galdona atzelari zarauztarra eta Maite Lizaso erdilari zarauztarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide