Marie de Jongh konpainiak 'Mr. Bo' ikuskizuna taularatu du Baztartxon

Ane Olaizola

'Mr. Bo' antzezlana, atzo, Baztartxon. (Ane Olaizola)

Familiek antzerki mutuaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean, aktoreek keinu eta imintzio bidez garatu baitzuten clowna eta naif estiloa nahasiz sortutako antzezlana. 

Umeei eta familiei zuzendutako Mr. Bo ikuskizuna taularatu zuen atzo arratsaldean Marie de Jongh konpainiak Baztartxo antzokian, eta antzerki mutuaz gozatzeko aukera izan zuten hara gerturatu zirenek. Aurpegia estalita taularatu ziren antzezlaneko lau aktoreak, eta keinu eta imintzio bidezko komunikazioaren bidez garatu zuten haiek lanaren istorioa, clowna eta naif estiloa uztartuz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide