Jolas inklusiboak, Lasterketa Solidarioaren atarian

Ane Olaizola 2024ko ira. 28a, 12:24

Gurpil aulkien gainean zein makuluekin, askotariko jolasak egin ahal izan dituzte goizean plazara joan diren umeek, Marea Urdinaren eskutik. Arratsaldean, berriz, bat egingo dute herritarrek, leku berean hasiko den V. Lasterketa Solidarioan. 

Ttipi-Ttapako kideak dortsalak banatzen ari ziren bitartean, haurrek jolas inklusiboetan aritu dira goizean plazan, Marea Urdinaren eskutik. Gurpil aulkien gainean zein makuluekin aritu dira jolasetan parte hartu duten umeek, eta beste zenbait txapak egiten ere egon dira Kontzejupean. Arratsalderako giroa berotze aldera prestatu dituzte antolatzaileek jolasak, orduan egingo dutelako bat herritarrek. Izan ere, atletismo taldeak bosgarrenez antolatu du Lasterketa Solidarioa, eta aurten, jasotako dirua Ademgik esklerosi anizkoitza duten pertsonen elkarteari emango dio. Haurren lasterketa 17:00etan hasiko da plazan, eta helduena, 18:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide