Arabara irteera egingo du Plaza Ondok urrian

Andoni Elduaien 2024ko ira. 28a, 09:24

Gesaltza AƱana bisitatuko dute herritarrek. (Turismoa Euskadi)

Urriaren 17rako antolatu du jubilatuen elkarteak irteera. Datorren asteartean, urriak 1, zabalduko dute egunpasa joan ahal izateko izen-ematea, eta urriaren 11n itxiko dute. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urrian ekingo dio ikasturte berriari, eta martxa hartzeko egun osoko irteera antolatu du Gasteizera eta Gesaltza Añanara (Araba). Urriaren 17an egingo dute egunpasa herriko jubilatuek. Autobusez egingo dute bidaia, Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik 09:00etan abiatuta. Bazkaria, berriz, Olarizu jatetxean egingo dute.

Aurrez, baina, ohiko prozedura jarraitu beharko dute irteeran parte hartu nahi dutenek: izena ematea ezinbestekoa izango da. Datorren asteartean, urriak 1, zabalduko dute izen-ematea eta urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Plaza Ondoko bazkideek 42 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 48 euro. Elkarteak adierazi du hamarretakoa parte hartzaileek beraiek eraman beharko dutela irteerara, hala nahi izanez gero. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide