Kontrolpean dago Azkoitiko Gurelan enpresako sutea

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 27a, 11:10

Ertzaintzak Gukari esandakoaren arabera, sua piztu eta minutu gutxira bertaratu dira suhiltzaileak, eta une honetan (12:30) sutea kontrolpean dutela adierazi dute, nahiz eta oraindik suhiltzaileek han jarraitzen duten lanean. Ez da zauriturik izan eta ikusteke dago suteak enpresan izan duen eragina.

11:00ak aldera sua piztu da Azkoitiko Txerloia industrialean dagoen Gurelan enpresan, baina Ertzaintzak Gukari esandakoaren arabera, dagoeneko (12:30) kontrolpean dute sutea, nahiz eta oraindik suhiltzaileek han jarraitzen duten lanean. Ez da zauriturik izan eta ikusteke dago suteak enpresan izan duen eragina. 

11:00ak jotzeko minutu batzueren faltan jaso du sutearen abisua Ertzaintzak, eta berehala bertaratu dira suhitzaileak. Anbulantzia bat ere han izanda, baina prekauzioz bakarrik.

Galdaragintza sektoreko enpresa da Gurelan, eta tamaina handiko egitura metalikoak ere eraikitzen dituzte. 50 bat lagunek lan egiten dute gaur egun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide