Helduen bertso eskolan izena emateko epea ireki du Erniarraitz bertsozale elkarteak

Andoni Elduaien 2024ko ira. 24a, 14:37

Bertsozale elkartearekin jarri beharko dute harremanetan interesa dutenek.

Urrian hasiko dituzte eskolak, eta 18 urtetik gorako herritarrek izango dute horietan parte hartzeko aukera. Izena eman nahi dutenek Erniarraitz bertsozale elkartearekin jarri beharko dute harremanetan.

Erniarraitz bertsozale elkarteak helduen bertso eskolako izen-ematea ireki du. 18 urtetik gorako herritarrek izango dute eskolan izena emateko aukera. Hain zuzen, urrian hasiko dituzte eskolak, eta izena eman nahi dutenek Erniarraitzekin jarri beharko dute harremanetan, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita. Mezu horretan, gainera, parte hartzailearen izen-abizenak, adina, herria, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zein diren zehaztu beharko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide