Maiatzaren 1etik 3ra bitartean egingo dute Holz Und Blech jaialdia

Andoni Elduaien 2024ko ira. 24a, 10:03

Iaz omenaldia egin zioten unea, Balda plazan. (Andoni Elduaien)

Maiatzeko lehen ostegunetik larunbatera egingo dute musika elektronikoaren jaialdia Azkoitian. Aurtengoa, Holz Und Blechen bederatzigarren edizioa izango da. Data gordetzeko eskatu dute antolatzaileek.

Iragarri dute Holz Und Blech jaialdiaren datorren urteko data. Maiatzeko lehen egunetan egingo dute 2025ean Zuhaitz Urain Zizu zena oroitzea eta omentzea xede duen musika elektronikoaren jaialdia. Hain zuzen, maiatzaren 1etik 3ra bitartean, ostegunetik larunbatera, egingo dute datorren urtean festa.

Bederatzigarren aldiz antolatu dute Zizu zenaren ingurukoek eta lagunek jaia, eta ohi bezala, hemengo nahiz atzerriko musika jartzaile ezagunek girotuko dute herria egun horietan. Dena den, antolatzaileek data besterik ez dute iragarri; gaur-gaurkoz, ez dute jaialdiari buruzko informazio gehiago eman. Egunek, asteek eta hilabeteek aurrera egin ahala, informazio gehiago jakinaraziko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide